Xerria

Xerria

Gasnaren ekoizpenaren ondotik…
Gazur anitz gelditzen zitzaidan… Horretarako, horrekin ene xerrien bazkatzea deliberatu dut. Xerriak askatasun osoz heziak dira, oihanean bizi baitira.

Aldudeko Belaun kooperatiban edo Mayte famili enpresan transformatuak dira.

Hoien trebetasunari esker, kontserba ezberdinak proposatzen dizkizuet (patea, odolkia, gantxigorrak, urineko lukinkak...) denak etxaldeko xerriekin ekoiztuak.

Horrez gain, saltxitxoiak, txorizoak eta hutsean ontziratuak diren xingar xerrak ere ekoizten ditut, baina, etxaldean bertan baizik ez ditut saltzen.

Erabilpen aholkua

Patea: sartzean ogi xerra batzuen gainean edo askarian gazi-gozoko gereziarekin ogitartekoan.

Gantxigorra, gustu anitzekoa da eta aperitifan hotzik edota berotuta ogi-xerra baten gainean dastatzen da.

Odolkia, hotzik edota berotuta jan daiteke, eta biziki ongi doa lur-sagarrekin, baita sagarrezko purearekin ere.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Mirentxu Elissalde Parachu Antxondoa etxaldea - RD918 - 64250 ITSASU | tel: 06 45 56 26 39 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016