Erreximenta tradizionala, gerezi osoekin

Erreximenta%20tradizionala%5F%20gerezi%20osoekin

Prezioa: 5.00€ ontzia

xehetasunak...

250g-ko ontzia

100g fruiturentzat, 50g azukre erabiltzen ditut.

Fruituak, kobrezko tupinan egositako hezur gabeko gerezi osoak dira eta azukrea baizik ez zaie gehitua izan.

Ez dut jelagailurik erabiltzen eta fruituak bilketa egin bezain laster egosten ditut.

Horrez gain, fruitu freskoak baizik ez ditut erabiltzen eta ez ditut inoiz hizozten.

Erabilpen aholkua

Erreximenta horren jastaketa plater batean gasna zati batekin egitea dut gustuko.

Gerezi erreximenta marmeladan

Gerezi%20erreximenta%20marmeladan

Prezioa: 5.00€ ontzia

xehetasunak...

250g-ko ontzia

100g fruiturentzat, 50g azukre erabiltzen ditut.

Errezeta familial honentzat, gereziak haien hezurrekin egosarazten ditut mamiz osaturiko erreximenta marmelada baten lortzeko.

Hemen, fruitua ez da gehiago osorik ikusiko, baizik eta leherturik, nahiz eta fruitu guzia oraindik hor egon.

Gerezi mota berarentzat, erreximentaren prestatzeko molde ezberdin horrek, gerezi osoekin egindako erreximentarekin ez du zer ikusirik, biek gustu ezberdinak dituztelako.

Erabilpen aholkua

Erreximenta marmelada hau, gosarietako txigorkietan ezartzeko itzela da eta ogi gainean zabaltzeko erraza. Horrez gain, ardi esnez edo behi esnez eginiko jogurtei, zapore goxo bat ekartzen die.

Gerezi jelera, sail mugatuan

Gerezi%20jelera%5F%20sail%20mugatuan

Prezioa: 4,50€ ontzia

xehetasunak...

250g-ko ontzia

Gerezi jus eta agar-agar biologikoarekin eginiko jela.

Gerezi gustu sotila, mahats gustu aire batekin.

Erabilpen aholkua

Dutearekin ogi xerra gurineztatu batekin hartzea gustuko dut.

Gazi-gozoko gerezia (ozpinezkoa)

Gazi-gozoko%20gerezia%20(ozpinezkoa)

Prezioa: 5.50€ ontzia

xehetasunak...

230g-ko ontzia

Aspaldiko errezeta luzea da.

Gereziaren buztana moztu eta, gereziak banaka eta bizpahiru aldiz hezurreraino xixtatzen ditut.

Ondoren, hiru hilabetez, ozpinarekin espezi ezberdinekin (kanela, muskada eta itze-kanelaz eginiko jus batean mazeratzen uzten dut.

Erabilpen aholkua

Gerezi hauek, olibak bezala aperitifan dastatzen dira.

Horrez gain, ahate bularkia, bildotxkia edota ahate gibela lagun ditzake.

Gisa guziz, ontzia ideki ondoren, hilabete andana batez kontserba daiteke.

Itsasuko gerezi Chutney-a

Itsasuko%20gerezi%20Chutney-a

Prezioa: 3.00€ ontzia

xehetasunak...

100g-ko ontzia

Gerezi marmeladaz eta tipul melatuz egindako saltsa bat da, gazia baita gozoa, Ezpeletako biperrarekin altxatua eta piztua.

Erabilpen aholkua

Plantxan erretako aragiekin jatea gustukoa dut eta originalago, batzuek ene etxeko gasnarekin hartzeko arriskua hartuko lukete...

AOP Ossau-Irati ardi gasna hutsa

AOP%20Ossau-Irati%20ardi%20gasna%20hutsa

Prezioa: 19.90€* kg (± 2,5 kg)

xehetasunak...

Ardi-esne huts pasta tinkatua, %100 esne gordina. Jatorri babestuko apelazioa du, hots, AOP (Appélation d’origine protégée).

Eskuz ekoiztua da kobrezko tupinan, etxeko ardien esnearekin.

Euskal Herrian, guti gira manera hortan ekoizten dugunak.

Sotoan hiru hilabetez (gutienez), leundua.

AOP gasna oso baten pizua gutxi gorabehera: 2.5kg.

*21.00 euro kg-a gasna zatia/moztua

Erabilpen aholkua

Nola kontserbatu gasna? Ardi gasnak hezetasuna gustuko du eta oihal busti edo janaria babesteko plastikoarekin luzaz kontserba daiteke, hizotzgailuan edota hotzgailuko barazkien ontzian (haizeztatze sistematik ongi babestua).

Mutxiduren agerpena arazo bat ote? Mutziduren agerpena naturala da… Labanarekin kenduta, kontsumitzen segi dezakegu...

Patea

Patea

Prezioa: 3.80€ ontzia

xehetasunak...

180g-ko ontzia

Erabilpen aholkua

Sartzean ogi-xerretan edota askarian ogitartekoan gerezi gazi-gozoz lagundua.

Gantxigorra

Gantxigorra

Prezioa: 3.50€ ontzia

xehetasunak...

190g-ko ontzia

Erabilpen aholkua

Gustu anitzeko xerri gantxigorra da, zintzur bustitzean, ogi-xerren gainean hotzik ala berotua jaten dena.

Odolkia

Odolkia

Prezioa: 3.80€ ontzia

xehetasunak...

190g-ko ontzia

Erabilpen aholkua

Odolkia, hotza edo berotua kontsumitu daiteke eta sagarrekin edota lur-sagarrezko purearekin dasta daiteke.

Zikiro gisatua

Zikiro%20gisatua

Prezioa: 12.50€ 800g-ko ontzia
6.50€ 400g-ko ontzia

xehetasunak...

Arnabar enpresa familialan, ene ardiekin eginiko berezitasun gastronomikoa da.

Errezeta familial honi ez zaio koloratzaile ez eta kontserbatzailerik gehitua izan, aldiz, gustu eta testurak, atxikiak dira.

Zikiro gisatua, pastanagre, lur sagar eta ezpeletako biperrarekin sukaldatua da.

Ondoren, kazola batean eta su apal batean berotzea baizik ez zaizu gelditzen.


Kondizionamendua
eta pakete igorketa

Igorketa gastu minimoak (bezeroaren gain): 12.50€, paketearen pisuaren arabera egokitua (gasna bat edo 4 erreximentaren igorketa gastua da gutti-gorabehera).

Nola pasatzen da igorketa?

Manaketa igortzen didazu, SMS-ez (hobetsia), edo www.antxondoa.eus ataletik, edo gutunez (telefonoa zehaztu), eta paketearen kostua jakinarazten dizut (igorketa barne).

Horren ondotik txekez ordaintzen didazu EARL Mirentxu Elissalde-ri zuzendua, ondoko helbidera igorriz: Antxondoa etxaldea, 64250 ITSASU.


Irekiera
ordutegiak

Astelehenetik ostiralera: 10:00-12:30 / 15:00-19:00
Larunbatetan: 10:00-12:30

Larunbata arratsaldetan eta igandetan hetsia.

Zure etorreraren berri emateko SMS bat igorri, lotsarik gabe, ondoko zenbakira: 06.45.56.26.39.

Etxaldeko lanek ez digute beti irekitze ordutegien errespetatzeko aukerarik ematen. Aurrez barka eragozpenak.


Profesionalentzako
prezioak

Gerezi erreximentzat telefonoz dei nazazu: 06 45 56 26 39.

Mementuz ekoizten dudan gasna kopuruak ez dit profesional gehiagori saltzeko aukerarik ematen.

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Antxondoa etxaldea, Itsasun

GPS: idatzi "antchondoa"
Etxaldearen bisita: astean zehar eta erreserbazio pean soilik, guttienez 10 pertsonetako taldeentzat (3.00€ pertsona bakoitza).

Mirentxu Elissalde Parachu Antxondoa etxaldea - RD918 - 64250 ITSASU | tel: 06 45 56 26 39 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016